by EITB Radio Televisión Pública Vasca
Eusko Legebiltzarraren 45. urteurreneko ospakizunaren harira, erakundearen lehen legealdiko ibilbidea bildu dugu bost ataleko podcastean. 80ko hamarkadaren hasieran dena aurrenekoz gertatzen zen garai latza bizi zen. Diktaduratik demokraziarako bidea egiten hasi zen eta gure nortasuna, herri gisa, itxura hartzen. Une zailean gertatu zen hori guztia. Indarkeria terrorista, demokraziari mehatxu egiten zioten ezpatak eta krisi ekonomiko larria zen testuingurua.
Language
🇪🇺
Publishing Since
3/31/2025
Email Addresses
1 available
Phone Numbers
0 available
April 21, 2025
Euskal Autonomi Erkidegoaren sorrera nola gauzatu zen aztertu dugu laugarren atalean. Eusko Legebiltzarraren eta Jaurlaritzaren beraren sorrera. Egoitzak, ereserkia eta beste ikurrak nola eraiki ziren, zerotik abiatuta. Dena zegoen egiteko eta eskarmenturik ez. Aldeko zeuden ilusioa eta gogoa; autogobernua berriz jokoan. Izan ere, 1980a izan zen ETAk hildako gehien eragin zituen urtea.Juan Jose Pujana eta Bakartxo Tejeria, Legebiltzarreko orduko eta oraingo presidenteek eta Legebiltzarrean ordezkaritza izan duten alderdietako kideek lagunduko digute kontakizunean.
April 14, 2025
Juan Carlos I, Espainiako erregeak Eusko Legebiltzarrera etorri nahi izan zuen. Garai desegokian, askoren ustez, indarkeria gori-gori zegoelako. Munduari bira eman zioten Herri Batasuna-ko legebiltzarkideak Gernikako Juntetxetik bota zituzteneko irudiak. Eusko gudariak kantatzen ari ziren protesta gisan. Otsailaren 23-ko Estatu kolpe ahalegina, egun gutxira egin zuen Tejero teniente-koronelak.Indarkeriak ehunka hildako eragin zituen 80ko hamarkada hasieran. Euskal gizartean mugarri izan ziren Jose Maria Ryan, Lemoizko zentral nuklearreko ingeniari buruaren bahiketa eta hilketa eta komisaldegian torturatuta hil zen Joxe Arregiren heriotza. Une kritiko hartan ari ziren Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Kontzertu Ekonomikoa negoziatzen.
April 7, 2025
Eratu eta hiru hilabetera, Legebiltzarraren barruan lehertu zen ekaitza. Artean, Bizkaiko Diputazioaren egoitzan egiten ziren osoko bilkurak.Aurrekaririk ez zeukan krisi ekonomikoak, langabeziak eta gizartearen etsipenak ekaitz perfektua elikatu zuten. Nervacero-ko langileen itxialdiak, Legebiltzarkideak eta Eusko Jaurlaritza hamabi orduz isolatuta eduki zituzten eta.Juan Jose Pujana, Ganberako presidentea, eta Mario Fernandez, Pedro Luis Uriarte eta Pedro Miguel Etxenike, hurrenez hurren, Lan, Ogasun eta Hezkuntza sailburu zirenak egin dute kontakizuna erakundeen ikuspuntutik. Josu Peredak, Nervaceroko enpresa batzordeko kideak aldiz, langileen begietatik.
Pod Engine is not affiliated with, endorsed by, or officially connected with any of the podcasts displayed on this platform. We operate independently as a podcast discovery and analytics service.
All podcast artwork, thumbnails, and content displayed on this page are the property of their respective owners and are protected by applicable copyright laws. This includes, but is not limited to, podcast cover art, episode artwork, show descriptions, episode titles, transcripts, audio snippets, and any other content originating from the podcast creators or their licensors.
We display this content under fair use principles and/or implied license for the purpose of podcast discovery, information, and commentary. We make no claim of ownership over any podcast content, artwork, or related materials shown on this platform. All trademarks, service marks, and trade names are the property of their respective owners.
While we strive to ensure all content usage is properly authorized, if you are a rights holder and believe your content is being used inappropriately or without proper authorization, please contact us immediately at [email protected] for prompt review and appropriate action, which may include content removal or proper attribution.
By accessing and using this platform, you acknowledge and agree to respect all applicable copyright laws and intellectual property rights of content owners. Any unauthorized reproduction, distribution, or commercial use of the content displayed on this platform is strictly prohibited.