by Berria
Ba ez, ez gatoz Paristik. Ezta Madrildik ere. Ze inporta nondik. Hemen gaude, hori da kontua. Kultura biziaz eta bizigarriaz hitz egitera gatoz. Liburuak eta diskoak zatikatuko ditugu. Kukuaren koplak kantatuko ditugu. Adi begiratuko diogu artifizioari. Aldarrikapena ipar eta sormena orratz. Ongi etorri LANARTEA Euskararen Langile Profesionalen Elkartearen bidaia kolektibora.
Language
🇪🇺
Publishing Since
10/10/2023
Email Addresses
1 available
Phone Numbers
0 available
April 3, 2025
Bazen behin eztanda handi bat. Baziren gero izarrak, planetak, zulo beltzak... Eskolan erakutsi ziguten. Espazioan mututasuna nagusi dela ere bai. Dardarak badiren arren, ez dagoelako garraiatuko dituen airerik, bitartekaririk. Eskolatik kanpo ikasi genuen antzeko zerbait gertatzen dela kulturaren gure galaxian ere. Unibertso honetakoak garela, geuretik dardarak sortzen, baina espazioak ez digula oihartzun egiten. Eta gure kultura planeta beregain, satelite, asteroide edo Saturnoren eraztunetako harri puska ote den... Teoria ezberdinak daude. Elkarrizketatuak, Mikel Ayllon, Olatz Salvador eta Iñigo Arandia. ZUBI-MUSU BAT, Maite Arroitajauregi Mursego-k, John Cagek Gertrud Steinen hitzekin sortutako Story kantua berrasmatuz. HI BIZI HAIZ HI, Harkaitz Canok idatzia eta Canok berak, Xanti Agirrezabalak, Erika Olaizolak eta Amagoia Gurrutxagak lokutatuta. Sintonia, Iban Urizar Amorante-k, Nemesio Etxanizen Paristik natorren kantutik abiatuta. Entzun dituzu, Monsieur leCreperen M.L.C. (x YPSEN x LACASIA x PANDO); Skakeitanen Eklipse; Saguxarren Lurraren geruzak; Maialen Ibarraren Beti falta da zerbait; Turbo Retrobator-en Elektrik haiz; Kaskezurren Algoerritmo; eta Jupiter Jon-en Navajo kodigoan. Esker bereziak, Amaia San Vicenteri. Gidaritza, Amagoia Gurrutxagak. Soinu errealizazioa, Ander Mujikak, Azpeitiko Kulturaz Kooperatibatik. Babesle, Berria egunkaria. Laguntzaile, Irizar eta Laboral Kutxa.
February 20, 2025
Aizkoraren epaia erraldoiaren kontra. Enborra eraitsi arte zartaka. Eta enborra ohol, ohola mahai, mahaia epaimahai. Erakunde publikoek antolatutako sarien eta beken banatzeko. Gaur gaurkoz, sortzaileen eskubideen erauzketan zaildutako sistema bat. Sortzailea apo sentiarazteraino. Elkarrizketatuak, Ainara Azpiazu Axpi, Harkaitz Cano eta Castillo Suarez. ZUBI-MUSU BAT, Miren Narbaiza Martiartuk, Garazi Arrula Ruizen Lurraz beste liburuko Felicidad ipuineko pasarte bat musikatuz. HI BIZI HAIZ HI, Harkaitz Canok idatzia eta Xanti Agirrezabalak, Erika Olaizolak eta Amagoia Gurrutxagak lokutatuta. Sintonia, Iban Urizar Amorante-k, Nemesio Etxanizen Paristik natorren kantutik abiatuta. Entzun dituzu, Koraturen Aizkolari; Mikel Vegaren Hautua; Izaki Gardenak-en Baimen gabe; Turbo Retrobator-en Elektrik haiz; Zaldiboboren Kolore, kolore; eta Kokein-en Ate joka (Mursegorekin). Esker bereziak, Amaia San Vicenteri. Gidaritza, Amagoia Gurrutxagak. Soinu errealizazioa, Ander Mujikak, Azpeitiko Kulturaz Kooperatibatik. Babesle, Berria egunkaria. Laguntzaile, Irizar eta Laboral Kutxa.
January 9, 2025
Gauza jakina da: sormena eta kultur ekintza ezinbestekoak ditugu pertsona eta gizarte gisa hazteko, iruditeria pertsonal eta kolektiboa etenik gabe elikatzen segitzeko. Zein bizimodu opa die gure gizarteak, baina, euskarazko kulturaren orantza ontzea, jarduera artistikoari ekitea, erabakitzen duten sortzaileei? Sormena edota interpretazioa ogibide izan nahi izatea zenbateraino da hautu gauzagarri gurean, zenbateraino ameskeria? Artistarik kiskaltzen ote da gure kultur sistemaren labean? Galderoi datu zehatzekin erantzuten hasteko bidea ireki du LANARTEAk, aurkeztu berri duen Euskal Artisten Lan eta Bizi Baldintzei Buruzko I. Inkestarekin. Elkarrizketatuak, Lide Hernando, Nerea Loiola eta Oier Zuñiga. ZUBI-MUSU BAT, Ibon Rodriguezek, Sabin Muniategik Alatz pozgarria izenburuarekin euskarara ekarritako Juana de Ibarbourouren poema musikatuz. HI BIZI HAIZ HI, Harkaitz Canok idatzia eta Xanti Agirrezabalak, Erika Olaizolak eta Amagoia Gurrutxagak lokutatuta. Sintonia, Iban Urizar Amorante-k, Nemesio Etxanizen Paristik natorren kantutik abiatuta. Entzun dituzu, Beleren Beruna Urre; Sofaren Zelatun; LANARTEAren Euskal sorkuntza larrialdian koplak; Esan Ezinen Besterik ez (Habirekin); Turbo Retrobator-en Elektrik haiz; Delirium Tremensen Mundu zoragarria; eta Bloñen Erbiak. Esker bereziak, Amaia San Vicenteri. Gidaritza, Amagoia Gurrutxagak. Soinu errealizazioa, Ander Mujikak, Azpeitiko Kulturaz Kooperatibatik. Babesle, Berria egunkaria. Laguntzaile, Gipuzkoako Foru Aldundia, Irizar eta Laboral Kutxa.
Pod Engine is not affiliated with, endorsed by, or officially connected with any of the podcasts displayed on this platform. We operate independently as a podcast discovery and analytics service.
All podcast artwork, thumbnails, and content displayed on this page are the property of their respective owners and are protected by applicable copyright laws. This includes, but is not limited to, podcast cover art, episode artwork, show descriptions, episode titles, transcripts, audio snippets, and any other content originating from the podcast creators or their licensors.
We display this content under fair use principles and/or implied license for the purpose of podcast discovery, information, and commentary. We make no claim of ownership over any podcast content, artwork, or related materials shown on this platform. All trademarks, service marks, and trade names are the property of their respective owners.
While we strive to ensure all content usage is properly authorized, if you are a rights holder and believe your content is being used inappropriately or without proper authorization, please contact us immediately at [email protected] for prompt review and appropriate action, which may include content removal or proper attribution.
By accessing and using this platform, you acknowledge and agree to respect all applicable copyright laws and intellectual property rights of content owners. Any unauthorized reproduction, distribution, or commercial use of the content displayed on this platform is strictly prohibited.