by EITB Radio Televisión Pública Vasca
Iban Garcia eta Maite Azpiazu ama-semeek, beraien bizipenetatik abiatuz, eguneroko gaiei buruz hitz egiten digute, beraien umore bizia lagun dutela. Atal bakoitzean, gai ezberdin baten inguruan arituko dira gonbidatu batekin, freskotasunez. Gairik ohikoenei ere txispa eta umorea ateratzen dizkiete.
Language
🇪🇺
Publishing Since
10/30/2023
Email Addresses
1 available
Phone Numbers
0 available
January 17, 2024
Iufi! podcastaren hamabigarren ataleko gai nagusia belaunaldi aldaketa izango da. Lehenengo denboraldiko azkeneko atala da hau eta agurra modu berezian egin nahi izan dute Ibanek eta Maitek, beraien familiakideak gonbidatuta. Nagore Garcia, Ibanen arreba eta Maiteren alaba eta Agustin Garcia, Ibanen aita eta Maiteren senarrarekin batera aritu dira. Noiz ginen zoriontsuago, lehen edo orain? Nola aldatu da gizartea azken urteetan? Nola jolasten zuen Maitek eta nola Ibanek? Sare sozialen eta teknologiaren eboluzioa nolakoa izan da? Hainbat galderei buruz aritu dira ama-semeak. Noski, hau dena, umorez josita! Iufi podcasta, Klixka Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako.
January 10, 2024
Bidaiak dira Iufi podcastaren hamaikagarren ataleko gai nagusia. Iban Garciak eta Maite Azpiazuk beraien bidaia kuttunenei eta xelebreenei buruz hitz egin digute. Gustatzen zaie hara eta hona ibiltzea, edo etxean geratzea nahiago? Hoteletako buffetetan ere anekdota xelebreak izan ohi dituzte. Denak kontatu dizkigute. Baita zeintzuk izan diren bere lehenengo bidaiak eta gertuen egin dituzten txangoak ere. Gaiari buruz hitz egiteko asko bidaiatzen duen aurpegi ezagun bati ere egingo diote elkarrizketa "Xelebritest" atalean. Egoitz Txurruka "Txurru"rekin solasean arituko dira eta bere sekreturik sekretuenak kontatu dizkie honek. Gainera, programako zaleek beraien zalantzak bidali dizkiote Maiteri eta honek soluzioak eman dizkie "Maiteren kontsultorioa" atalean. Noski, hau dena, umorez josita! Iufi, Klixka Mediak ekoizten du EITB Podkasterako.
January 3, 2024
Iufi podcastaren hamargarren atalean diruari buruz hitz aritu dira Iban Garcia eta Maite Azpiazu. Diruzaleak al dira? Zenbateko garrantzia eman behar zaio diruari? Eta zenbatekoa ematen diote? Zenbateko paga ematen zion Maitek Ibani? Noiz hasi zen Iban bere gastuak ordaintzen? Eta zer moduzko lana da influencerrarena? Esaten dena bezain ondo bizi al dira? "Xelebritest" atalean Nerea Alias aurkezlea izan dute gonbidatua. Berari ere galdetu diote diruari buruz eta baita sekula erosi duen kapritxorik handienari buruz ere. Hauez gain, ez dira faltako betiko galdera kurioso eta bitxiak. Noski, hau dena, umorez josita! Iufi, Klixka Mediak ekoitzen du EITB Podkasterako.
Pod Engine is not affiliated with, endorsed by, or officially connected with any of the podcasts displayed on this platform. We operate independently as a podcast discovery and analytics service.
All podcast artwork, thumbnails, and content displayed on this page are the property of their respective owners and are protected by applicable copyright laws. This includes, but is not limited to, podcast cover art, episode artwork, show descriptions, episode titles, transcripts, audio snippets, and any other content originating from the podcast creators or their licensors.
We display this content under fair use principles and/or implied license for the purpose of podcast discovery, information, and commentary. We make no claim of ownership over any podcast content, artwork, or related materials shown on this platform. All trademarks, service marks, and trade names are the property of their respective owners.
While we strive to ensure all content usage is properly authorized, if you are a rights holder and believe your content is being used inappropriately or without proper authorization, please contact us immediately at [email protected] for prompt review and appropriate action, which may include content removal or proper attribution.
By accessing and using this platform, you acknowledge and agree to respect all applicable copyright laws and intellectual property rights of content owners. Any unauthorized reproduction, distribution, or commercial use of the content displayed on this platform is strictly prohibited.